Konposta egiteko kanpaina martxan da Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 10a, 15:23

Etxean konposta egiteko kanpaina abiatu du Bortzirietako Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateak. Arantza, Bera, Etxalar, Igantzi eta Lesakako herritarrak zabor organikotik abiatuz konposta egitera bultzatzea da ekimenaren helburua, eta horretarako hainbat konpost makina banatuko dira. Konpost makinarekin proba egin nahi dutenek Herriko Etxeekin jarri beharko dute harremanetan, urriaren 31 baino lehen. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu telefono hauetara: 948 635254 edo 670 522975.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun