Zahar Etxean ur beroaren depositoa egiteko laguntza

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 10a

Hirugarren adinekoei zuzendutako zentroetan inbertsioak egiteko eta oztopo arkitektonikoak kentzeko Nafarroako udalei zuzendutako dirulaguntza deialdia ebatzi du Nafarroako Gobernuak. Lesakako Udalak 5.959,85 euroko dirulaguntza jasoko du Andre Mari Zahar Etxean ur beroaren depositoa egiteko. Lan honen aurrekontua 9.933,08 eurokoa dela kontuan hartuz, %60a ordainduko du Nafarroako Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun