Bortzirietako eskuz binakako VIII. txapelketa asteburuan abiatuko da

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 9a, 15:49

55 bikotek eman dute izena, aurrebenjaminetatik infantil bitarteko kategoriatan

Asteburu honetan abiatuko da Bortziriak pilota elkarteak zortzigarren urtez antolatutako Bortzirietako eskuz binakako pilota txapelketa. Urtero bezala, Bortzirietakoekin batera, Oiartzungo, Hondarribiako eta Hendaiako pilotariek ere parte hartuko dute. Aurten ez da kadete mailarik izanen, beraz, Aurrebenjaminak, Benjaminak, Alebinak eta Infantilak arituko dira. Finalak, okerrik ez bada, azaroaren 22an jokatuko dira Etxalarren. Guzira 55 bikote ariko dira lehian, kasik 120 pilotari.

Lesakan larunbat goizean

Asteburu honetako lehen jardunaldi honetan, Lesakan, larunbat goizeko 10:00etan hasiko dira partidak. Benjamin B mailan, Berako Gure Txokoako Ugaitz Larralde eta Oier Larretxea Lesakako Arkupeko Theo Vargas eta Aimar Otxotekoren kontra ariko dira; Arkupeko Xabi Larretxea eta Jon Leiza, Etxalarko Altxatako Aritz Irazoki, Iker Bizente eta Markel Iturriaren kontra eta Arkupeko Aimar Zamorano eta Jorge Agirre, Oiartzungo Oiarpeko Urko Etxeberria eta Nikolax Kazabonen kontra. Benjamin A mailan, Gure Txokoako Mikel Elzaurdia eta Yago Cantero Arkupeko Joseba Pagadizabal - Beñat Ordokiren kontra ariko dira eta Arkupeko bi bikoteen arteko lehian, Paulo Ramos eta Jonan Arbelaitz eta Joseba Pagadizabal eta Beñat Ordoki izanen dia aurrez aurre. Alebin B mailan, Arkupeko Urki Txoperena eta Beñat Konde, Oiarpeko Iker Salaberria eta Mattin Kazabonen kontra ariko dira. Gure Txokoako Ibai Ros eta Andoni Rodríguez, Arkupeko Iñigo Arretxea eta Andoni Arriolaren kontra ariko dira.

Igantzin ere larunbat goizean

Igantzin ere larunbat goizean jokatuko dira partidak, goizeko 9:30etik aitzinera. Infantil A mailan, Igantziko Biltokiko Mikel Begino eta Lesakako Arkupeko Ion Olaizola, Oiarpeko Andoni Ugalde eta Mikel Zapirainen kontra ariko dira. Benjamin A mailan, Oiarpeko Aitor Leonet eta Imanol Ugalde, Biltokiko David Begino eta Jokin Mitxeoren kontra ariko dira. Aurrebenjamin mailan, Biltokiko Joxe Arriada eta Beñat Yanci, Arkupeko Jon Etxepeteleku eta Ander Goizuetaren kontra ariko dira. Alebin A mailan, Biltokiko Oihan Canabal eta Iñigo Martinezek, Arkupeko Iker Iturria eta Julen Palenzuela izanen diruzte arerio eta infantil B mailan, azkenik, Gure Txokoako Mattin Garbisuk, Biltokiko Eneko Esparzak eta Arkupeko Xabi Etxenikek Hondarribiko Mikel Olaziregi eta Julen Maiaren kontra jokatuko dute.

Beran igande goizean…

Beran, urriaren 12an, igande goizeko 10:00etan hasiko dira partidak. Benjamin B mailan, Arkupeko Xabi Lasaga eta Julen Otxoteko, Gure Txokoako Xiker Lizardi, Aitor Lazkanotegi eta Gaizka Zandioren kontra ariko dira. Alebin B mailan, Oiarpeko Iker Mitxelena eta Alain Loperena Hondarribiko Xabi Etxarte eta Mikel Etxarteren kontra ariko dira. Alebin A mailan, Gure Txokoako Harri Maritorena eta Ander Errandonea Oiarpeko Zigor Salaberria eta Gorka Adurizen kontra ariko dira lehenik eta Gure Txokoako Andoni Lazkanotegi eta Peio Migelena, Hondarribiako Adur Zubizarreta eta Iker Arizmendiren kontra segidan. Infantil B mailan, Ekaitzako Jon Mazizior eta Gure Txokoako Jokin Pinatxo Oiarpeko Aitor eta Gorka Mitxelenaren kontra ariko dira eta infantil A mailan, azkenik, Biltokiko Joseba Bertiz eta Joseba Aldabe, Hondarribiako Xabier Aizpuru eta Ion Pagadizabalen kontra ariko dira.

…eta Etxalarren ere igande goizean

Etxalarren ere, urriaren 12an, igandean, goizeko 10etan hasiko dira partidak. Benjamin A mailan, Arkupeko Ganix Arruti eta Biltokiko Enaitz Telletxea, Altxatako Eneko Sanzberro eta Andoni Iribarrenen kontra ariko dira. Alebin B mailan hiru partida jokatuko dira: Altxatako Goiatz Jauregi eta Xabier Sanzberro Hondarribiko Asier Maia eta Iker Rekarteren kontra; Altxatako Ixaka Labadie eta Julen Telletxea Arkupeko Pello Telletxea eta Joseba Agirreren kontra eta Hondarribiko Etxahun Arrieta eta Pablo Gonzalez, Altxatako Joseba Irazoki eta Jon Iparragirreren kontra. Infantil B mailan, azkenik, Arkupeko Ibon Txoperena eta Aitor Alzugarai, Oiarpeko Lander Pikabea eta Aitzol Arzallusen kontra ariko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun