Bortzirietako Haur eta Gazteen Ipuin Lehiaketa antolatu da aurten ere

TTIPI TTAPA 2008ko urriaren 8a

Lanak aurkezteko azken eguna azaroaren 28a da

Joan den urtean bezala, Berako Herri Liburutegiak eta Berako Kultur Batzordeak Bortzirietako Haur eta Gaztetxoen Ipuin Lehiaketa antolatu dute. Oraingoan ere, irudimena, originaltasuna eta hizkuntzaren aberastasuna baloratuko dituzte

Hiru mailatan banatuak

Lehiaketa hiru mailatan sailkatuko dute, adinaren arabera: A Mailan Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoak sartuko dira. B Mailan Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailakoak eta C Mailan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. mailakoak. Ipuinetarako gaia libre izanen da eta irabazleendako saria, liburu sorta eta eskola materiala. Ipuinak 1-4 orrialde artekoak izanen dira. Aurkezpena txukuna izatea ere kontuan hartuko dute antolatzaileek.

Ohiko bidalketa sistema

Ipuinetan ez da izen-abizenik paratu beharrik: ipuinari atxikitutako gutun-azal batean sartu behar dira ondoko datu hauek: izen-abizenak, maila (A, B edo C), adina, ikastetxea, gela eta harremanetarako telefonoa. Parte hartzeko ezinbertzekoa da datu hauek guztiak paratzea.

Azaroaren 28a baino lehen

Ipuinak jasotzeko azken eguna azaroaren 28a, ortzirala izanen da eta lanak Berako liburutegira edo kultur etxera bidaliko dira. Sari banaketa abenduaren 19an, ortzirala, arratsaldeko 18:00etan eginen da Berako Herri Liburutegian.

Zalantzaren bat izanez gero, liburutegira deitu behar da, 948 62 55 02 telefono zenbakira eta Beatrizekin solastu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun