Berako Lagun Handiak erretiratuen elkarteak urriaren 18an Azpeitiara bidaia antolatu du. Berako erretiratuen asmoa Azpeitiako Ferrokarrilaren Museoa ikustea da lehenik, eta gero, baporezko trenean buelta bat ematea. Azpeitian bertan bazkaldu ondotik Zestoara joko dute, berriki inauguratu diren Ekainberri kobazuloak ikustera. Ekaingo lezeen erreplika dira Ekainberrikoak.
Izen ematea urriaren 7an eta 8an
Bidai osoaren prezioa 30 eurokoa da, bidaia, bazkaria eta sarrerak barne dituela eta apuntatu nahi duenak lokalera joan beharko du astearte eta asteazkenean, urriaren 7 eta 8an, goizeko 11:00etatik 12:00etara eta arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara.