Komikigintza tailerra antolatu dute Bortzirietako Euskara Mankomunitateak eta Topaguneak

TTIPI TTAPA 2008ko urr. 2a, 17:33

Joseba Larretxe “Josevisky” izanen da irakasle

Joseba Larratxe komikigilearen eskutik, komikigintza tailerra eginen da urriaren 11n, 18an eta 25ean Berako Kultur Etxean. Bortzirietako Euskara Mankomunitatearen eta Topagunearen ekimena da eta ikastaroa 11:00etatik 13:00etara emanen da. Izen ematea urriaren 6tik 10era bitarte egin beharko da, 948 634125 telefonora deituta edo euskara@bortziriak.org helbidera idatzita. Joseba Larretxe, Josevisky, Euskal friki tira komikoaren, Nabarra aldizkariko hilabeteroko komikiaren eta Sexty Sexers rock taldeko bideoen egilea izanen da ikastoroko irakaslea.

Ibarrako komiki lehiaketa

Komiki kontuekin segituz, Galtzaundi Euskara Taldeak komiki lehiaketa deitu du Ibarran. Ekimena Euskal Herri osoko komikigile euskaldunei zabalik dago eta bi kategorietan banatuko da, 18 urtetik beherakoei eta 18 urtetik gorakoei zuzendutakoak. Lanak azaroaren 26a baino lehenago aurkeztu behar dira eta informazio gehiago www.galtzaundi.com web gunean topatuko duzue.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun