Fagoagatarrak jaun eta jabe Espaniako Txapelketan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Itsaso Fagoaga, 18 urteko gazte lesakarrak Nafarroako eta Espainiako Skeet Olinpiko txapelketak irabazi ditu berriki. Zehazki, abuztuaren 24an Elizondon jokatu zen Nafarroako txapelketaren finala eta Itsaso izan zen emakumeen artean txapeldun. 50 plateretatik 45 haustea lortu zuen. Sailkapen orokorrean, gizasemeak eta guzi kontuan hartuta, bigarren izan zen. Aipatzekoa da sailkapen orokorrean txapeldun Itsasoren aita, Antonio Javier Fagoaga izan zela. Beraz, aita txapeldun eta alaba azpitxapeldun izan ziren Nafarroako Skeet Olinpiko txapelketan. Nafarroakoaren ondoitk, Espainiako txapelketa jokatu da irailaren 13 eta 14an, Madrilgo Cantoblancon. Espainiako txapelketan ere, emakumezkoen artean txapeldun izan zen Itsaso, bigarren sailkatuari bederatzi platereko aldea ateraz.

Sailkapen orokorrean, gizasemeak eta guzi kontuan hartuta, 12. postuan sailkatu zen Itsaso. Antonio Javier Fagoaga aita, berriz, 9. izan zen sailkapen orokorrean eta hirugarren, bere kategorian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun