Abian da berriz ere Solaslaguna egitasmoa Bortzirietan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Euskara Mankomunitateak bultzatuta, Solas-laguna egitasmoa martxan jarriko da laster. Orain arte parte hartu dutenekin batera, talde berriak sortzea da Euskara Mankomunitatearen helburua eta horretarako izena emateko epea urriaren 2an, ortzeguna, zabalduko da. Egitasmo honekin, euskara ikasleei harreman berriak euskaraz egiteko aukera eskaintzen zaie, euskaraz ongi dakitenekin, eta hartara, euskara maila hobetzen dute. Bertzetik, aipatu, Mankomunitateak 500 pin banatuko dituela debalde, bi helbururekin, batetik, egitasmoa ezagutarazteko, eta bertzetik, euskaraz egiteko giro aproposa sortzeko. Hala, euskara ikasleek edo zailtasuna dutenek jakinen dute lasai ederrean solasten ahal direla pin-a daramatenekin. Euskara batzordekideek banatuko dituzte batzuk, eta gainerakoak Bortzirietako Euskaltegian eskuratu ahal izanen dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, deitu 948 634125 telefonora edo idatzi euskara@bortziriak.org helbidera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun