Bi urtetik behin aldatzen da eskolako Guraso Elkartea. Ikasturte hasierarekin batera, hiru ordezkariek beuren lekukoa guraso berriei pasa diete.
Belen Mutuberria presidentea da; idazkaria Edurne Iparragirre; elkartekideak Begoña Bergara, Mari Anjeles Larralde, Beatriz Taberna, Koldobike Gorostiza eta Josune Otxandorena. Azken hirurak berriak dira, Ester, Marikarmen eta Mariadok bi urte beuren arduretan pasa ondotik, txanda pasa diete. Beatriz eskola kontseiluko gurasoen ordezkaria da; Koldobike elkarteko diruzaina eta Josunek diruzainordearen ardura beteko du hurrengo bi ikasturtetan.
Guraso Elkarteak herriko eta eskolako hainbat ekimenetan parte hartzen du. Adibidez, eskolako jantokia antolatzen du. Zerbitzua,urritik abian jarria da. Sagrario Iparragirrek sukaldari jarraitzen du eta Loli Mutuberriak begirale ardurarekin segitzen du.