Iaz ludoteka izena hartu bazuen ere, funtsean helburu eta eginkizun berberak ditu Haur Txokoak. Bortzirietako Euskara eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen mankomunitateek antolatuta abendura arte egitekoa da. Haurren denbora librea era dibertigarri eta hezitzaile batean jostatuz eta euskaraz pasatzeko helburua du. Bidenabar, gurasoen faboretan izaten da. Iaz ere, goizeko ludoteka zerbitzuaz gainera, arratsaldean ederki funtzionatu zuen ekimen honek.
Herriko Haur Txokoa astearte eta ortziraletan eginen da 16:00etatik 17:30era ohiko lekuan. Eskaintza printzipioz abenduaren 22ra arte izanen da.