Udako hilabeteak pasatu eta gero, Arantzako Euskara Batzordea lanean hasi da. Iraileko bileran lagun gehiegirik bildu ez bazen ere, ortziral arratsalde honetarako bertze bilkura bat egiteko deia egin da. Uda osteko iraileko bileran aipatutako eta lotu gabe geraturiko zenbait puntu jorratuko dituzte aldi honetan. Normalean, herriko elkarte ezberdinetako ordezkariak nahiz interesa duen edozein herritarrek parte hartzen dute. Batzordea irekia da, nahi duen oro agertzen ahal da hilabetero egiten den bilerara. Denboraldi honetako gaien artean, udazkeneko Kultur Egunak daude eta hortaz beharbada behin baino gehiagotan bilduko dira batzordekideak, ekitaldi horiek lotu behar direlako. Beraz, hurrengo bilera ortziralean, urriak 3, 16:30ean udaletxean.