Peio Segurola azpeitiarra eta ‘Artzai’ garaile Artzain Zakur Lehiaketan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

artzain zakur lehiaketa eta gazta lehiaketako saridunak. TTIPI TTAPA

Bertzalde, Gazta Lehiaketan Juxta Sein nagusitu da

San Migel besten aitzineko asteburuan egin zen aurten ere Artzain Zakur Lehiaketa. XXIX. edizioa izan zen aurtengoa eta Euskal Herriko Artzain Zakur Lehiaketa egun berean tokatu zela kontuan hartuz, parte-hartze polita izan zen.

Zortzi bikote aurkeztu ziren irailaren 21eko lehiaketara eta eguraldia lagun, aitzineko aldietan baino jende gehiago hurbildu zen. Guztien artean Peio Segurola azpeitiarra eta Artzai bere zakurra nagusitu ziren. Amaiurren ere bikote hau atera zen garaile. Bigarren postua Lapurdi aldera joan zen, eta Jean Paul Irikin eta Itzar zakurrarentzat izan zen. Hirugarren, berriz, Felix Irigoien baztandarra eta Peio zakurra gelditu ziren. Lehen hiru hauek izan ziren proba guztia osatu zuten bakarrak.

Gazta Lehiaketa

Egun berean egin zen Gazta Lehiaketaren bortzgarren edizioa ere. Iaz bezala, guztira 12 gazta aurkeztu ziren eta antolatzaileek denen maila altua azpimarratu zuten. Epaimahaiak Txoritokiko Juxta Seinen gaztari eman zion lehenbiziko saria; bigarren saritua Agertxeberriko Frantxiska Apeztegia izan zen eta Arginenbordako Carmen Larralde gelditu zen hirugarren. 100, 75 eta 50 euro jaso zituzten, hurrenez hurren, eta horrez gain, trofeoa eta saski bana ere bai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun