Beti Gaztek nesken futbol taldea osatzeko jokalariak behar ditu. 1992a baino lehen jaiotakoek handien taldea osatuko lukete eta geroztik jaiotakoek ttikien taldea. Beraz, Mastegiko entrenamenduetara agertu edo Beti Gazteko edozein kiderekin solastea aski dute futbolean aritzeko gogoa duten neskek.