Juan Carlos Ayalak EAko zinegotzi izateari uzteko eta independiente gisara segitzeko eskaria aurkeztua zuen Herriko Etxean. Honela, Udal Gobernu Batzordea gehiengorik gabe geldituko litzateke. Irailaren 24ko udal batzarreko gai-ordenean sartua zegoen Ayalaren eskari hori, baina azken orduan erabakian gibelera egin eta Eusko Alkartasunako zinegotzi bezala segituko duela jakinarazi zuen pleno horretan.
Ayalaren hasierako asmoa komunikabideetara ailegatu zen eta horrek zer erran ugari ere sortua zuen. Izan ere, Udal Gobernu Batzordea gehiengorik gabe geldituko litzateke. Juan Carlos Ayalak prentsari adierazitakoaren arabera, EAko taldearekin ezadostasunak zituen. Halere, irailaren 24ko plenoan aipatu zuenez, «Lesakako bertze udal taldeekin zituen arazoak» izan ziren errenuntzia aurkezteko arrazoia, baina herriko nahiz Nafarroako EAren babesa jaso du Herriko Etxean lanean segitzeko eta ardura horri eutsiko dio.