Giro ederrean joan zen irailaren 20an egin zen Dantzari Ttiki Egunaren XIV. edizioa. Gure Txokoako dantzariekin batera, Legazpiko Korosti dantza taldekoak, Zaldibiko Iztueta taldekoak eta Ibarrako Alur dantza taldekoak aritu ziren dantzan herriko karriketan. Goizean goizetik ibili ziren batera eta bertzera dantzariak eta etxeetan bazkaldu ondotik, arratsaldean ere segida izan zuen bestak, baina dantzatu ordez, jokuetan ibili ziren neska-mutikoak.