Atentatu eta legez-kanporatzeak gaitzetsi ditu Udalak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Aitzineko asteetan Gasteizen, Ondarroan eta Santoñan (Kantabria, Espainia) gertatutako ETAren atentatuak gaitzesteko eta EAE-ANV eta EHAK alderdien eta Amnistiaren Aldeko Mugimendua legez kanpo utzi izana salatzeko mozioa onartu dute Berako EA, EAJ eta Aralarrek. Irailaren 22an ezohiko osoko bilkuran, hiru alderdien botoekin onartutako mozioa da (EAE-ANV abstenitu egin zen). «Urraketa horien guztien kontrako jarrera irmoa agertzen dugu, eta Euskal Herriak zein euskal herritarrek etengabe eskatzen duten bakea eta normalizazio politikoa lortzeko ahalegin berezia egin beharrean gara guztiok», dio mozioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun