Irailaren 22an etorri zen Bortzirietara Nafarroako Hiri Hondakinei Buruzko Erakusketa Ibiltaria. Helburua: Birziklatzea izeneko erakusketa hondakinak kudeatzen dituzten Nafarroako Mankomunitate eta udaletan egiten ari dira eta Etxalar, Lesaka, Igantzi eta Arantzan barna ibili ondotik Berara hurrengo astean ailegatuko da. Urriaren 7an zabalduko dute eta urriaren 10era arte egonen da. Kultur Etxean izanen da, 9:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 19:00etara. Erakusketaren helburuak bi dira: ezagutza eta sentsibilizazioa indartzea mankomunitate bakoitzean hondakinak jasotzeko dauden sistemen inguruan, eta ongi funtzionatzeko laguntza ezinbertzekoa dela azpimarratzea.