Mikologiari buruzko V. jardunaldiak eginen dira asteburu honetan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 29a

Ehiza eta Arrantza Elkarteak hitzaldia, mendi ateraldia eta erakusketa antolatu ditu

Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatuta, Mikologiari buruzko jardunaldiak eginen dira ortziral honetatik igandera. Ortziralean, urriak 3, 19:30ean mikologiaren hastapenei buruzko hitzaldia eskainiko du Pedro Arrillaga Anabitarte Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak. 19:30ean izanen da.

Larunbatean, urriak 4, goizean goiz hasiko dute eguna. 08:00etan mendira aterako dira onddo bila, Altzateko Plazatik abiatuta. Biltzen diren onddo eta perretxikoak Ehiza eta Arrantza Elkartera ekarriko dira. 11:00etatik 13:00etara Elkartean egonen dira.

Igandean, urriak 5, erakusketa izanen da. Onddo eta perretxikoak izanen dira ikusgai, hauek ere Elkartean. 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara egonen da erakusketa zabalik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun