Nafarroako Nagusilan elkarteak urteko batzarra Lesakan eginen du irailaren 27an

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 26a

Bakarrik edo babes gabe dagoen adineko jendea laguntzen duten boluntarioak biltzen ditu

Nafarroako Nagusilan erakundean urteko batzar orokorra larunbat honetan, irailaren 27an, eginen du Lesakan, Antoiu karrikako 27garrenean udalak duen egoitzan.

Babesik gabe dagoen adineko jendeari babesa eman

Nagusilan elkartean bakarrik edo babesik gabe dagoen adineko jendeari laguntzeko edo babesteko prest dauden boluntarioak biltzen dira. Gobernuz kanpoko eta irabazi asmorik gabeko erakundea da, politika nahiz erlijio konfesioa alde batera uzten dituena. Nagusilan osatzen duten gehienak erretiratuak edo aurrejubilatuak dira, baita pentsiodunak eta etxekoandreak eere. Halere, psikologian edo soziologian aritzeko prestatzen diren ikasle gazteak ere elkarteko partaide dira.

1995ean Donostian sortua

Nagusilan erakundea 1995ean sortu zen Donostian eta gaur egun, Gipuzkoan, Araban, Bizkaian, Andaluzian, Zaragozan eta Madrilen hedatua dago. Nafarroan berriki sortu zen elkartea eta Iruñean eta Lizarran ditu zentroak, Dena den, abudo eginen omen da elkartearen aurkezpena, Ultzaman, Araitzen, Larraunen eta Lesakan. Hain zuzen, horrexegatik eginen dute Nagusilan elkartearen urteko batzarra larunbatean Lesakan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun