Berako XVI. Mendi Bizikleta ibilaldia eginen da igandean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 25a

Hiru ibilbide izanen dituzte txirrindulariek aukeran

Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, irailaren 28an, igandean, eginen da Mendi Bizikleta Ibilaldiaren hamaseigarren edizioa. Luzera desberdineko hiru ibilbide prestatu dituzte: 28 kilometrokoa, 18 kilometrokoa eta ttikiagoa. Txirrindulariak 10:00etan abiatuko dira eta izen ematea egun berean egin beharko da, 8:30etik aitzinera. Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, ertaina aukeratzen dutenek 8 euro eta ttikiena eginen dutenek 5 euro. Ibilbide guztiak Matzada futbol-zelaitik abiatuko dira.

Bi bizikleten zozketa

Ibilbide luzea Matzadatik Sarraiara joanen da eta Zamarnekoborda, Uxane, Gorria, Usategieta, Landagaita, Lizuniaga, tiro-eremua, eta Ardanbiden barna pasatu ondotik futbol-zelaira bueltatuko dira berriz. Bide ertaina egin behar dutenek hasiera luzearen antzekoa izanen dute, baina Usategietatik herrira itzuliko dira. Ttikienak Postasetik herrira itzuliko dira. Aipatu, parte hartzen dutenen artean bi bizikleta zozketatuko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun