Berako Alkoholiko Anonimoen urteko bilkura eginen da larunbatean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 24a

Hogeigarren urteurrena ospatuko dute

Berako Alkoholiko Anonimoen taldeak urteko bilera eginen du larunbat honetan, irailaren 27an, Jesusen Bihotza ikastetxean, arratseko 20:00etan. Berako taldeak hogeigarren urteurrena ospatzen du aurten.

Urriaren 18an Elizondokoak

Urriaren 18an, berriz, Elizondokoek eginen dute urteko bilera. Elizondoko taldea iaz sortu zen, beraz, lehenengo urtebetetzea eginen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun