Hirugarren adinekoei zuzendutako memoria tailerra eginen da Lesakan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 24a

Urriaren 1a baino lehen eman behar da izena

Hirugarren adinekoei zuzendutako memoria tailerra eginen da urrian, azaroan eta abenduan Lesakako Antoiu 27ko bigarren solairuko udal aretoan. Asteartetan, 16:00etatik 17:30era emanen da ikastaroa. 10 euroren truke izen emateko epea urriaren 1ean akautuko da. Horretarako 661 345639 telefonora deitu behar da eta Ramonirekin solastu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun