Udazkeneko clown ikastaroak eskainiko dituzte Berako Alkeberean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 24a

Cloena euskal mitologiarekin eta sukaldaritzarekin lotuko dituzte

Uhartean adierazpen antzerki eta clown eskolak udazkenerako Berako Alkeberean prestatu dituen Mugabeclown ikastaroen berri eman du Clowna eta euskal mitologia eskainiko dute urrian eta clown, sukaldaritza eta bertze abenduan.

Clowna eta euskal mitologia urriaren 10etik 12ra

Zehazki, urriaren 10, 11 eta 12an eskainiko da Clowna eta euskal mitologia 20 orduko ikastaroa, maila guztientzat. Udazkena lurrerantz itzultzeko garaia denez, ama lurrari loturiko euskal mitoak clownaren ikuspegiarekin aztertuko dituzte. Urriaren 12ko data aitzakitzat harturik, Hispanidadearen mitoa ere ukituko dute.

Clowna eta sukaldaritza abenduaren 19tik 21era

Clown, sukaldaritza eta … ikastaroa ere 20 ordukoa izanen da eta maila guzientzat. Abenduaren 19, 20 eta 21ean emanen den ikastaro honek sukaldaritaz eta clown tailerrak tartekatzea proposaten da Bi adierazpen artistiko ezberdinen arteko bizipena proposatzen da, biak elkar osatzen dutenak, helburu sortzaile bakar batekin. Ez da beharrezkoa sukaldaritzan, clownean edo antzerkian esperientzia izatea.

Izen ematea 280 euroan

Bi ikastaroetan Pierre Vissler eta Ramon Albistur arduratuko dira animazioaz eta Esther Carrizo izanen da sukaldaria. Ikastaro bakoitazren eta mantenuaren prezioa 280 eurokoa da. Izen ematea 948 631162 telefonoan edo mugabeclown@uhartean.com helbidean egin daiteke. Informazio gehiago www.uhartean.com Interneteko helbidean ere eskuratzen ahal da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun