Bortzirietan Mugarik Gabe futbito txapelketa abiatuko da aste hondar honetan

TTIPI TTAPA 2008ko ira. 23a, 16:44
Mugarik Gabe futbito txapelketa iragarriko duen kartela. TTIPI TTAPA

Izen emateko epea ortzegunean, irailaren 25ean akautuko da

Bortzirietan Mugarik Gabe jardunaldiak prestatzen ari dira aurten ere Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen eta Euskara Mankomunitateak, Emigrazio Batzordeak eta Inti Kausay elkarteak. Hiru urtez Beran egin zen Mugarik Gabe eguna eta joan den urtean Bortzirietara hedatu zen. Aurten ere, ildo horretatik, urriaren 11rako Mugarik Gabe Eguna prestatzen ari dira, etorkinen eta inmigrazioaren inguruan hausnarketa egiteko helburuarekin. Dena den, egun hori baino lehen hainbat ekitaldi eginen dira, tartean Mugarik Gabe futbito txapelketa. Honi buruz gehiago jakiteko, Bortzirietako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikariarekin, Jokin Apezetxearekin izan gara.

Mugarik Gabe futbito txapelketa

Mugarik Gabe Futbito Txapelketa, hiru asteburutan jokatu behar da eta izen emateko epea ortzegunean, irailaren 25ean akautuko da. Kanporaketak irailaren 27an eta urriaren 4ean jokatuko dira Berako kiroldegian eta finala, urriaren 11n, Mugarik Gabe Egunarekin bat eginez. Lehenengo hiru taldeentzat eta goleatzaile onenarentzat sariak izanen dira Harremanetan jartzeko: 948 635 036, 660 99 07 45 edo 610 627 059 telefonoetara deitu behar dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun