Baztan-Bidasoako UGT sindikatuak Gizarte Asegurantza arloko Neurrien Lege berriari buruzko informazio kanpaina egiten ari da eskualdeko enpresetan.
Langileendako interesgarria
Enplegu Erregulazio Espedienteak edo errelebo kontratuak jaso dezaketen langileendako interes handia dauka araudi berriak. Hauen artean egon daitezke, Bidasoa proiektuak hartzen dituen Legasa eta Lesakako Arcelor Mittal lantegietako langileak.
Gizarte Asegurantzako Francisco Calvo hizlari
Kanpaina honen barrenean, Gizarte Asegurantzarekin elkarlanean solasaldia antolatu du Baztan-Bidasoako UGTk. Hain zuzen, Gizarte Asegurantzako zuzendari ordea den Francisco Calvok eskainiko du hitzaldia Berako Kultur Etxean, asteartean, irailaren 23an, arratsaldeko 17:30ean. Interesa duten eskualdeko langile guziei irekia izanen da solasaldia eta Gizarte Asegurantzako ordezkariak, sor daitezken galdera eta zalantza guziei erantzunen diela jakinarazi dute.