Arantzako Euskara Batzordeak ikasturte hasierako bilera eginen du ortziral honetan, irailaren 19an, arratsaldeko 16:30ean Herriko Etxeko lehenengo solairuan eta bertan nahi duen guziak parte hartzeko deia egin du.
2007ko urririk berriz lanean
2007ko urrian hasi zuen berriz bere ibilbidea Arantzako Euskara Batzordeak eta herriko hainbat lagun hilabetero biltzen dira, euskararen alde lan egiteko asmoarekin. Honela, Arantzako ostatuetan UEMAren hiztegia banatu dute, menuak euskaraz egiten laguntzeko. Arantzako seinalizazio guzia ere euskaraz egotea nahi luke Euskara Batzordeak eta horretarako hainbat eskaera egin dituzte. Modu berean, etxeen izenak ez galtzeko telefono gida ere prestatzen ari dira, telefono zenbakiak etxe izenen arabera ordenatuta.
Bilera irekiak
Baina izan daitezke jendearen intereseko bertze gaiak eta horiei buruz solasteko eta hausnartzeko batzordeko bileretara joateko deia egin dute. Kontuan hartu behar da batzordeak irekiak direla eta edozein herritar edo elkartek parte hartzen ahal duela.