Guraso Eskola lanean ari da Lesakan

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 18a

Irain ikastetxeko Guraso Elkarteak antolatuta

Irain ikastetxeko Guraso Elkarteak, Marta Aristu psikologoaren laguntzarekin, Guraso Eskola antolatu du. Gaiari dagokionez, oinarrizko hezkuntza trebetasunak aztertuko dira, mugen ezarpena, gatazken ebazpenak eta bertze. Irailaren 9 eta 16koen ondotik, hurrengo bi saioak hilaren 23an eta 30ean izanen dira, 10:00etatik 12:00etara, Antoiu 27ko egoitzan. Ekitaldia herriko guraso guziei zabalduta dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun