Matrikulazio kanpaina ireki du Bortzirietako IKA Euskaltegiak

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 17a

Girotzeko Jabier Muguruzak kontzertua eskainiko du ortziral arratsean Lesakan

Ikasturte berria hasi da dagoeneko eta gure etxeko txikienek 2008-2009 ikasturteari ekin diote. Baina ez gara soilik haurrez gain, ikasturtea denentzat hasi baita. Eta ez direnak hasi, hastear daude. Euskara ikasteari ekin behar diotenak aunitz izanen dira aurten ere eta horretarako lanean hasi dira dagoeneko gure eskualdeko euskaltegiak. Gu Lesakako IKA euskaltegira hurbildu gara eta kanpaina honen berri eman digute Mentxu Peña eta Beñardo Goietxek.

Jabier Muguruzaren kontzertua ortziralean

Sasoia girotzeko ortziral honetan, irailaren 19an, gaueko 22:00etan Jabier Muguruzaren kontzertua izanen da Lesakako Onin errekaren gainean. Antolatzailea IKA Bortziriak da eta laguntzailea Lesakako udala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun