Nafarroako Herriz Herri txapelketako bigarren konbinatuan Igantzi txapeldun

Arantxa ARIZTEGI 2008ko irailaren 16a

Igantziarrak ingudearekin ongi moldatzen direla erakutsi dute behin eta berriz. Argazkian Xabi Sein ageri da, Iruñeko Sanferminetan jokatutako txapelketanNafarroako irabazle izan zen. TTIPI TTAPA

Harria jasotzen, txingak eramaten eta ingudea altxatzen nagusitu ziren igantziarrak

Sailkapeneko lau jardunaldi eta finala jokatu ondotik, Igantzi da aurtengo Nafarroako Herriz Herri Txapelketako bigarren konbinatuan txapelduna. Arraiozko Laxo plazan erabaki ziren txapelak irailaren 6an, herriko besten barne.

Lehendabizi lehen proba konbinatuko saioak jokatu ziren: koxkor-biltzea, zaku-eramate lasterketa, aizkora, lasterka eta arpana. Hiru talde aritu ziren lehian: Igantzi, Ultzama eta Berriozar eta azken horrek lortu zuen txapela. Igantziarrak hirugarren gelditu ziren. Lehen hiru posturako lehiaren aitzinetik, laugarren, bortzgarren eta seigarren postuak erabaki ziren: Basaburua laugarren izan zen; Berako Gure Txokoa bortzgarren eta Garralda seigarren.

Bigarren konbinatuan Igantzi nagusi

Bigarren konbinatuan, aldiz, igantziarrak atera zen garaile. Harria jasotzen, txingak eramaten eta ingude altxatzen aritu ziren partaideak. Bigarren konbinatu hori liga sistema bidez erabaki zen, eta beraz, Arraiozko denborak ordura bitarteko saioetan lortutako denborei gehitu zitzaizkien. Guztira, denbora hoberena egin zuen taldea Igantziko taldea izan zen; Basaburua bigarrena sailkatu zen eta Garralda hirugarren.

Laugarren postuan Ultzama sailkatu zen, Berriozar bortzgarren eta Berako Gure Txokoa seigarrena izan zen sailkapen nagusian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun