Beti Gazteko emakumeen taldeko lehenbiziko entrenatzaile izan zen Jesus Senosiaini omenaldia eskaini zitzaion Batzoki elkarteak laugarren aldiz antolatutako Emakumeen Futbol Sariaren aitzakian. Antolatzaileek eta parte hartu zuten hiru taldeek, Irungo Mariño, Barañaingo Lagunak eta Bilboko Athletickek opariak eman zizkieten Senosiainen alargunari eta semeari eta minutuko isilunea egin zen. Txapelketa Mariñok irabazi zuen, iaz bezala.