Mendi bizikleta ibilaldia igandean

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

TTIPI TTAPA

Igande honetan, irailaren 21ean, Beti Gaztek antolatutako mendi bizikleta ibilaldia eginen da. Parte-hartzaileek bi ibilbide izanen dituzte aukeran, 25 eta 35 kilometrokoak. Irteera 10:00etan izanen da eta 8:00etatik izen emateko modua izanen da. 10 euro ordaindu beharko da (Beti Gazteko bazkideek 8) eta jan-edatekoak izanen dira ibilbidean eta pintxoak proba akautzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun