Konbentuko moldaketa lanean ari dira aspaldi eta Turismo Bulegoa ez ezik Burniaren Zentroa ere beheitiko solairuan kokatuko dira urritik aitzinera. Teilatua berritu dute, bobedak moldatu eta paretak margotzeaz gain, aitzinaldeko harrien tarteak zigilatuko dira, urik ez sartzeko. Lanen aurrekontua 140.000 eurokoa da eta Cedernak 36.000 euroko laguntza eman du. Horretaz gain, Nafarroako Kutxako Zeuk aukeratzen duzu, zeuk erabakitzen duzu egitasmotik eta Turismo Departamentutik ere laguntza eskuratuko da.
Pedro Lanz arotzak bere lanak utziko ditu Burniaren Zentroan, Udalarekin sinatuko duen hitzarmen baten bidez, eta dokumentala ere grabatu nahi da.