140 lagun lasterkarik hartu zuten parte abuztuaren 30ean jokatu zen Agerrako krosean. Auzoko besten barne egin zen lasterketa, Luis Mari Apeztegia Memorialaren XXVII. edizioa. Korrikalari gehienak Manttale taldekoak izan ziren eta denborarik onenak ere eurek egin zituzten. Gizonezkoen maila nagusian, Patxi Iratzoki igantziarrak irabazi zuen; Unai Santamaria bigarren gelditu zen eta Iñigo Lasaga hirugarren. Emakumezkoetan, berriz, Lorea Agirre izan zen garaile eta Idoia Esnaola bigarren. Beteranoetan Joxelu Loiartek irabazi zuen gizonetan, eta Rosa Orofinok emakumezkoetan. Gazteetan, Naiara Trigeros eta Gorka Tolosa izan ziren txapeldunak, nesketan eta mutiletan, hurrenez hurren. Infantiletan, azkenik, Ane Eltzaurdia gailendu zen nesketan eta Beñat Mitxelena mutiletan. Sari banaketan antolatzaileek Luis Bru omendu zuten, herrian atletismoaren alde egindako lanagatik eta batez ere, Agerra auzoan egindakoa eskertzeko. Argazkian gizonezkoen maila nagusiko lehen hiru sailkatuak eta emakumezkoen mailan nagusian garaile atera zena ageri dira.