Larunerako pista konpontzeko eskaera

TTIPI TTAPA 2008ko irailaren 15a

Larun TTIPI TTAPA

Larungo bentako langileek eskaera argia luzatu diote Nafarroako Gobernuari: «kaxkora doan bidea konpontzen laguntzeko». Herritik Larungo kaskora joateko bidea «arriskutsua» dela diote eta behin baino gehiagotan ezbeharrak gertatu direla –zenbaitetan hildakoak ere bai tartean–. 40 bat lagunek egiten dute gaur egun Larunen lan, eta bidearen egoerarekin kezkatuta, Gobernuari zerbait egiteko eskatu diote. Larungo kaxkoa ez dagokio Nafarroari bakarrik, Iparraldeak ere bere zatia baitu. Baina bentetako langileen hitzetan, zergak Nafarroan ordaintzen dituzte eta Nafarroako Gobernuak du laguntzeko ardura.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun