Gure Txokoa Elkarteak antolatuta, irailaren 28an, igandea, eginen da Mendi Bizikleta Ibilaldiaren XVI. edizioa. Luzera desberdineko hiru ibilbide prestatu dituzte: 28 kilometrokoa, 18koa eta ttikiagoa. Ibilaldiak 10:00etan abiatuko dira eta izen ematea egun berean egin beharko da, 8:30etik aitzinera. Ibilbide luzea aukeratzen dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte, ertaina aukeratzen dutenek 8 euro eta ttikiena eginen dutenek 5 euro. Ibilbide guztiak Matzada futbol-zelaitik abiatuko dira.
Ibilbide luzea Matzadatik Sarraiara joanen da eta Zamarnekoborda, Uxane, Gorria, Usategieta, Landagaita, Lizuniaga, tiro-eremua, eta Ardanbiden barna pasatu ondotik futbol-zelaira bueltatuko dira berriz.
Bide ertaina egin behar dutenek hasiera luzearen antzekoa izanen dute, baina Usategietatik herrira itzuliko dira.
Ttikienak Postasetik herrira itzuliko dira. Aipatu, parte hartzen dutenen artean bi bizikleta zozketatuko direla.