Berako Larungo bentetako langileek eskaera argia luzatu diote Nafarroako Gobernuari: «kaxkora doan bidea konpontzen laguntzeko». Herritik Larungo kaskora joateko bidea «arriskutsua» dela diote eta behin baino gehiagotan ezbeharrak gertatu direla –zenbaitetan hildakoak ere bai tartean–.
40 langile
40 bat lagunek egiten dute gaur egun Larunen lan, eta bidearen egoerarekin kezkatuta, Gobernuari zerbait egiteko eskatu diote. Larungo kaxkoa ez dagokio Nafarroari bakarrik, Iparraldeak ere bere zatia baitu. Baina bentetako langileen hitzetan, zergak Nafarroan ordaintzen dituzte eta Nafarroako Gobernuak du laguntzeko ardura.