Beti Gazte mendi taldea Piriniotan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Abuztuaren 2 eta 3an, Beti Gazteko mendizale taldeak Pirinioetara irteera antolatu zuen, azken 10 urteotan bezala. Guztira 24 mendizalek parte hartu zuten. Ibilaldia Espainia eta Frantziatik igaro zen, Ordesako (Espainia) eta Pirinioetako parke nazionala (Frantzia) gurutzatuz. Abuztuaren 2an Punta de las Olasera (3.002 metro) igo ziren Añisclo lepotik. Abuztuaren 3an bi talde osatu ziren. Lehenbizikoa (argazkian) Gabietouko gailurrera igo zen (3.034m). Bertze taldeak Escuzanako gaina igo zuen (2.847m).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun