Beatriz Gartziarena Goienetxe 7 urteko lesakarra da udal kiroldegiko milagarren bazkidea. Abuztuaren 8an egin zen Bazkidearen Egunean oparia jaso zuen. Argazkian, ama eta ahizparen artean ageri da. Ireki zenetik urte erdia pasatu denean, 1.200 bazkide inguru ditu kiroldegiak.