‘Bertze musiken jaialdia’ irailaren 13tik 20ra

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 29a

Argazkia: Xabi ERKIZIA TTIPI TTAPA

Badator bederatzigarren Ertz jaialdia, «garrantzirik ematen ez zaion bertze musika»ren jaialdia, alegia. Jaialdia Beran hasi bazen ere, aurten hirugarrenez Donostiako Arteleku arte garaikideko zentruan ere hainbat emanaldi eskainiko dira, eta edizio honetan estreinakoz, Hazparneko Ttattola gaztetxean ere bai. Inprobisazioa bultzatu nahian, izaera eta jatorri ezberdinetako artistak gonbidatu dituzte bertze urte batez: Erresuma Batua, Frantzia, Euskal Herria... Irailaren 13an emanen zaio hasiera: Berako Kultur Etxean AMM, Charles Hayward, XEDH eta Stéphane Garin & Sylvestre Gobartek kontzertua eskainiko dute 20:00etatik aitzinera. Biharamunean, hilak 14, kontzertuak ez ezik film bat ere izanen da ikusgai, 17:00etan hasita. Hala, Jean-Luc Guionnet, Ennio Como Violeta (Tanto monta monta tanto) eta Bizarra (Bera eta Elgoibarko bikotea) taldeen kontzertuen tartean Sonar Ciudades filma ikusteko modua izanen da. Irailaren 15ean, 16an eta 18an Donostiako Artelekuk hartuko du Ertz jaialdiaren lekukoa eta 20an Hazparneren txanda izanen da. Argazkian ageri dena AMM da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun