Isidoro Udal Musika Eskolan aurrematrikulazioa egiteko epea zabalik dago. Astelehenean, irailak 1, ireki zuten eta irailaren 15era arte izanen da aukera.
Aurrematrikulazioa egiteko inprimakia eta tasak web orrian daude (www.berakoudala.net/udala/instalazioak/musikaeskola) eta aurkezteko musika eskolara joan behar da, 9:00etatik 13:00etara bitarte. Dena den, aipatu, aurreinskripzioa ekainean egin zutenek lehentasuna edukiko dutela. Ikasturtea, berriz, irailaren 18an hasiko da.