Ortzegun honetan, abuztuaren 14an, arratsaldeko 19:00etan Herriko Etxetik botako den altxaferoarekin hasiko dira Arantzako Amabirjin bestak.
Halere, aitzinetik, 18:30ean patata tortilla lehiaketa izanen da eta txupinazoaren ondotik presoen aldeko brindisa eta luntxa plazan.
20:30ean Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
Gauerdian dantzaldia hasiko da JOTA HANKA taldearekin eta atsedenaldian bingoa izanen da plazan.
Amabirjin Eguna
Abuztuaren 15ean, ortziralean, Amabirjin Eguna ospatuko dute.
10:00etan argisoinuak izanen dira herriko musikariekin.
11:30ean Meza Nagusia eta prozesioa izanen dira.
12:30ean Herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
18:30ean herri kirolak izanen dira haurrentzat eta ordu berean, pilota partidak frontoian.
20:00etan pintxoak eta sagardoa plazan.
20:30ean Dantzaldia izanen da TRIKIDANTZ taldearekin.
21:00etan herriko dantzariek emanaldia eskainiko dute.
21:30ean suzko zezena aterako da.
Gauerdian dantzaldia hasiko da TRIKIDANTZ taldearekin.
Atsedenaldian dantza txapelketa jokatuko da.
Haurrentzako ekitaldiak nagusi larunbatean
Abuztuak 16ean, larunbatean, goizeko 10:00etan Argisoinuak izanen dira herriko musikariekin.
11:30ean Ekaitza Elkarteko pilota txapelketa jokatuko da.
12:30ean buruhaundien kalejira eginen da.
13:00etan herri poteoa izanen da Kuxkuxtu txarangarekin.
14:30ean herri bazkaria izanen da eskolan.
18:00etan haurren jokuak izanen dira.
18:30ean pilota partidak jokatuko dira.
20:00etan pintxoak eta sagardoa banatuko dira plazan.
20:30ean dantzaldia izanen da JALISKO BAND taldearekin.
21:00ean Herriko dantzarien emanaldia izanen da.
21:30ean suzko zezena izanen da.
Gauerdian dantzaldia hasiko da JALISKO BAND taldearekin eta atsedenaldian bingoa izanen da plazan.
Igandea hondar eguna
Abuztuaren 17an, igandean, 10:00etan argisoinuak izanen dira herriko musikariekin.
11:00etan haurrentzako tailerrak eta jokuak izanen dira.
12:30ean aizkora apostua jokatuko da frontoian.
Ondotik, Igantzikoen lasto altxatze emanaldia ikusgai izanen da.
15:30ean plater tiroketa jokatuko da.
16:00etan mus txapelketa jokatuko da Zahar txokoan.
17:00etan haurrentzako puzgarriak izanen dira frontoian.
19:00etan bertso saioa izanen da.
20:30etan pintxoak eta sagardoa banatuko dira plazan.
Gauerdian dantzaldia hasiko da BASAJAUN taldearekin eta honekin akautuko dira bestak.