Bestabusa Arantza eta Etxalarrera ailegatuko da aste hondar honetan

TTIPI TTAPA 2008ko abu. 12a, 16:31

3 euroren truke, ordutegi zabalarekin bestetara joateko edo etxera iltzultzeko aukera emanen du

Arantzako besten egitaraua aipatu dugu garukoan eta bihar Etxalarkoaren berri emanen dugu. Bi besta hauetako ortziral eta larunbatean joan-etorrian ibiliko diren autobusen ordutegiaren berri ere eman du Bortzirietako Oinarrizko Ongizate Zerbitzuen Mankomunitateak. Gogoratu behar da bestabusa Bortzirietako herri guzietako bestetatko asteburuetan izanen dela, Agenda 21en ekimenez eta Drogomenpekotasunaren aurkako Foru Planaren laguntzaz. Autobusaren prezioa 3 eurokoa izanen da eta 18 urtetik beherakoei zerbait gertatzen bazaie, antolakuntzak ez du horren ardura hartuko.

Ortziralean eta larunbatean, Beraik abiatuta

Beraz, aste hondar honetan abuztuaren 15ean, ortziralean, eta abuztuaren 16an, larunbatean, izanen dira autobusak. Beratik arratseko 20:45ean abituko da lehenbizikoa eta Toki-Onan eta Agerran jendea bildu ondotik, arratseko 21:00etan ailegatuko da Lesakako suhiltzaileen aparkelekura, ordu laurden beranduago Etxalarko Landaburuan izanen da, 21:30ean Igantziko Bi-Biden eta 21:45ean ailegatuko da Arantzako aparkalekura. Bigarren autobusa gaueko 23:15ean abiatuko da Beratik, 23:30an pasatuko da Lesakatik, 23:45ean Etxalartik, gauerdiko 0:00etan Igantzitik eta 0:15ean ailegatuko da Arantzara. Hirugarren autobus bat Etxalartik abiatuko da goizaldeko 2:30ean, ordu laurden beranduago Igantzitik pasatuko da eta 3:00etan ailegatuko da Arantzara. Azkeneko autobusa goizeko 5:30ean abiatuko da Beratik; 5:45ean pasatuko da Lesakatik, 6:00etan Etxalartik, 6:15ean Iganztitik eta 6:30ean ailegatuko da Arantzara.

Itzulerako ordutegia

Autobusen itzulerako ordutegiei dagokionez, lehenbizikoa 21:45ean abiatuko da Arantzatik, 22:00etan pasatuko da Igantzitik, 22:15ean Etxalartik, 22:30ean Lesakatik eta 22:45ean ailegatuko da Berara. Bigarren autobus bat Arantza eta Etxalar lotuko ditu gauerdian: Arantzatik abiatuko da gauerdiko 0:15ean; 0:30ean ailegatuko da Igantzira eta 0:45ean Etxalarrera. Goizeko 3:00etan abituko da bertze autobus bat Arantzarik, 3:15ean Igantzin izanen da, 3:30ean Etxalarren, 3:45ean Lesakan eta 4etan Beran. Azken autobusa goizeko 6:30an abiatuko da Arantzarik eta Igantzin, Etxalarren eta Lesakan geldialdiak egin ondotik, 7:30ean ailagatuko da Berara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun