Lesakako udal kiroldegiko Bazkidearen Eguna ospatu zen joan den ortziralean, abuztuaren 8an. Goizean jokuak eta txapelketak izan ziren eta gero, puzgarriak izan ziren, haurren gozamenerako.
Beatriz Gartziarena, milagarren bazkidea
Eguerdian, Lesakako udal kiroldegiko milagarren bazkideari oparia eman zioten. Honela, Beatriz Gartziarena Goienetxe, 7 urteko neska lesakarra izan zen sariduna. Leire Portu, Lesakako udal kiroldegiko koordinatzailearen eskutik hartu zuen oparia: bainurako toaila, txanoa, txankletak eta bertzelako osagarriak.
Kasik 1.200 bazkide
Martxoaren 1ean ireki zenetik, bortz hilabete bertzerik pasatu ez badira ere, mila bazkideren muga hori gainditua dute kiroldegian eta dagoeneko 1.200 abonatura hurbiltzen ari da.
Bazkalondoan, berriz ere puzgarriak izan ziren kanpoko igerilekuan eta besta akautzeko musika izan zen.