Berako San Esteban bestak akautu ziren asteazken arratsean. Aitzinetik, hainbat ekitaldi izan zituzten beratarrek, hondar eguna ederki ospatzeko. Goizean, trikitilariek eta gaiteroek azken ateraldia egin zuten Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoen barna.
Migattuak ere azken aldiz atera ziren plazara eguerdian eta erraldoi eta buruhandiek azken itzulia egin zuten Altzatetik Herriko Etxera..
Halere, azken urteotan, herri bazkaria izan ohi da hondar eguneko ekitaldi nagusia eta aurten ere giro ederrean bildu ziren Altzateko frontoian. Goizean goiz hasia zen zikiro erretzaile taldea lanean eta egun eguzkitsu eta sargoriari, sugarren berotasuna gehituta, kixkaltzen akautu zuten beraien lana, baina bazkarira bildu zirenek ederki eskertu zuten beraien lana, txalo zaparrada batekin agurtu baitzituzten frontoira sartu zirenean.
Urtero koadrila beretsua
Aspaldiko urteetan zikiroa prestatzeko koadrila beretsua elkartzen da eta mahaiak paratzeko, biltzeko eta herri bazkaria behar bezala ateratzeko ez dira boluntario aunitz aurkezten. Aurten, deialdi berezia ere egin zuen Berako Kultur Batzordeak, jende aski agertzen ez bazen herri bazkaria antolatzea ezinezkoa zela aipatuz. Azkenean, aurtengoa egin dute eta kontent ageri ziren beratarrak, baina hurrengo urteetara begira, zerbait pentsatu beharko dela aipatu zigun Angel Ponbarrek. Arestian aipatu dugun zikiro erretzaile koadrila borondatetsu agertzen da urtero, trukean deus eskatu gabe. Halere, aurten bazkarian zirenek zapela pasatu zuten, bertan biltzen zenarekin, bazkari edo afari batera gonbidatzeko. Xabi Altzuri zebilen boltsero mahaiez mahai, eta gustora zegoen bildutakoarekin. Beraz, nahitaez hurbildu beharra zegoen zikiro erretzaileen mahaira. Hauek, lanaren ondorioz, beranduxeago hasiak ziren bazkaltzen, baina gustora zeuden. Joakintxo Iantzik, arrainekin ez ezik, haragiarekin ere ongi moldatzen dela erran zigun.
Etxetik edaria eta postrea
Bazkari honetan haragia izaten da protagonista nagusia, baina bazkaltzera hurbiltzen direnek eurek ekartzen dute edariak eta norbaitek jateko zerbait gehiago nahi izanez gero, berak ekartzen du etxetik. Honela, postre goxoak dastatzeko aukera ere izan genuen. Dena den, gehien bat edariak prest ekartzen dituzte. Eta bertze batzuk, barman lana betez, konbinatuak bertan prestatzen ere ikusi genituen. Bazkari honetan haragia izaten da protagonista nagusia, baina bazkaltzera hurbiltzen direnek eurek ekartzen dute edariak eta norbaitek jateko zerbait gehiago nahi izanez gero, berak ekartzen du etxetik. Honela, postre goxoak dastatzeko aukera ere izan genuen. Dena den, gehien bat edariak prest ekartzen dituzte. Eta bertze batzuk, barman lana betez, konbinatuak bertan prestatzen ere ikusi genituen. (korte Unsion) Bestak aspaldi hasiak zirela somatzen zen giroan, jendeari kosta egiten baizitzaion mahaitik mugitzea. Batzuk bezperan Gure Txokoako taldearekin dantzan aritu eta San Esteban egunean ere plazan dantzatutakoak ziren. Horietako bat Jon de la Cruz zen eta patxadan somatu genuen, azken txanparen esperoan.
Musika tresna bereziak
Bazkalondo alaia bizi zuten beratarrek. Batzuk Izadi txarangak ateratzen zuen soinuarekin aski ez eta bere musika tresna ere erabiltzen zuen, musika dotoretzeko. Izaskun Zubietak aitzinetik patxaran botila hustu behar izan zuen, koadrilaren laguntzaz hori bai, bere musika-tresna egin ahal izateko. Baietz peñakoak ere izaten dira herri bazkariko animatzaile handienetako batzuk. Halere, aurten, mahaian jarriak topatu genituen, bazkalondo lasaian. Jon Altzugurenek besten balantze baikorra egin zigun. Aurten, herri kiroletan, Gure Txokoako taldearekin ingude altxatzen ikusi dugu Ander Mitxelena. Kirola eta besta ederki uztartzen ahal direla aipatu zigun eta horretan saiatzen ari zen herri bazkarian ere.
Iñude eta Artzaiak bestetan
Jendea poliki-poliki animatzen joan zen eta mahaitik altxatu eta dantzara atera ziren batzuk. Seguruenik, Iñude eta Artzaien doinuak izan ziren dantzari gehien piztu zutenak, panpinak eta mozorroak falta arren, animazio ederrean dantzaru baitzituzten.
(korte iñude…)
Izadi txarangaren laguntza kalejiran joan ziren bazkarian parte hartu zuten beratarrek. Lehenbiziko geldialdia, Kattaku, Bidaxka eta Ikuilu ostatuen atarian egin zuten eta dantza ederrak egin zituzten.
Handik Altzateko plaza aldera jo zuten eta batzuk, kukañan eta errekan akautu zuten.
Bertze batzuk, batukadaren laguntzaz Illekuetatik Mukixura joan ziren.
Oraindik indarrak zituztenek dantza herrikoiak dantzatu zituzten eta suzko zezenaren aitzinean ibili ziren bertze zenbait.
JALISKO taldearen dantzaldiarekin akautu ziren bestak, baina atsedenaldian irrintzi lehiaketa ere egin zen txosnetan.
Heldu den urteko San Esteban bestetan, gehiago eta hobe!