Organo zikloa izanen da Berako elizan hurrengo hiru ortziraletan

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 6a

Abuztuaren 15ean Esther Iñigez beratarrak joko du

Hurrengo hiru ortziraletan, abuztuaren 8an, 15ean eta 22an, organo zikloa eginen da Berako San Esteban elizan, Berako Kultur Batzordeak eta Berako Udalak antolatuta, Nafarroako Organo Lagunen Elkartearen, Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuko Turismo Departamentuaren laguntzarekin.

Palentziako Ana Aguado ortziral honetan

Kontzertu guziak arratseko 20:00etan hasiko dira. Lehenbizikoa, erran bezala, ortziral honetan izanen da, abuztuaren 8an. Palentziako Ana Aguadok, Johan Sebastian Bach-en “Toccata, Adagio y Fuga BWV 564”, Cesar Franck-en “Deuxieme Choral en si mineur”, Widor-en bosgarren sinfoniako Opus 42a eta Messiaen-en “L’Ascension” joko ditu.

Esther Iñigez beratarra abuztuaren 15ean

Abuztuaren 15ean, Berako Esther Iñigez organojoleak Johannes Brahms-en “Schmücke dich, o liebe Seele”, Jean Luis Florentz-en “Laudes opus 5 (kidan za-nageh)”, Cesar Franck-en “Gran Pieza Sinfónica”ren Opus 17a joko ditu.

Herbeheretako Jean-Pierre Steijvers abuztuaren 22an

Abuztuaren 22an, azkenik, Herbeheretako Jean-Pierre Steijvers-ek Bach-en hiru pieza joko ditu lehenik: “Fantasia et Fuga c moll BWV 537” lehenbiziko, “Herr Jsu Christ dich zu uns wend BWV 655 à 2 claviers et pédale” gero eta “Sinfonia from Cantate numero 29, Wir danken Dir, Gott, wir danken Dir” segidan. Azkenik, Henri Nibelleren Prèlude sur “Salve Regina” eta Théodore Dubois-en “In Paradisum” joko ditu Herbeheretako organojoleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun