Turismo Bulegoa zabalik izanen da Lesakan irailaren 15a arte

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 5a

Belen Mutuberria izanen da arduraduna

Lesakako Udalak Turismo Bulegoa zabalduko du abuztuaren 5tik irailaren 15era, Herriko Etxeko beheko solairuan. Belen Mutuberria kultur teknikaria izanen da bulegoan, behar duten bisitari guziei informazioa ematen.

Ordutegi zabala

Ordutegiari dagokionez, asteartetik larunbatera goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara eta arratsaldez, 16:00etatik 19:00etara zabalik izanen da. Igande eta besta egunetan, berriz, goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara zabalduko da. Astelehenetan itxita izanen da.

Edozein kontsulta egiteko 690230031 edo 948 637005 telefono zenbakietara

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun