Lesakako kiroldegiak bazkidearen eguna ospatuko du abuztuaren 8an

TTIPI TTAPA 2008ko abuztuaren 5a

Milagarren bazkideari oparia eskainiko zaio

Lesakako udal kiroldegiko Bazkidearen Eguna ospatuko da ortziralean, abuztuaren 8an. Edozein adinetako bazkideek parte hartzen ahal dute eta aktibitateak doan izanen dira. Goizeko 10:30ean jokuak eta txapelketak izanen dira eta 11:00etatik 13:00etara puzgarriak izanen dira.

Milagarren bazkideari oparia

13:00etan, kiroldegiko milagarren bazkideari oparia emanen zaio. Izan ere, martxoaren 1ean ireki zenetik, bortz hilabete bertzerik pasatu ez badira ere, mila bazkideren muga hori gainditua dute kiroldegian. Orain, sorpresa izanen du milagarren bazkide horrek, eta kiroldegitik ez dute jakinarazi nahi nor den.

Herri bazkarirako txartelak ortzeguna bitarte salgai

Eguerdiko 13:30ean herri bazkaria izanen da igerilekuko ostatuan. Bazkaltzeko, ortzegun eguerdiko 13:00ak baino lehen eman behar da izena igerilekuko harreran. Helduen menua entsalada, kroketak, xolomoa patatakin, postrea eta kafea izanen da, 11 euroren truke. Haurren menuan berriz, 7 euroren truke, kroketak, kalamarrak, xolomoa patatakin eta izozkia izanen dute.

Arratsaldean bingoa, puzgarriak eta musika

Bazkalondoan, arratsaldeko 16:00etan, bingoa izanen da eta 18:30ean berriz ere puzgarriak kanpoko igerilekuan. Besta akautzeko musika izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun