Lorez apaindutako balkoi eta leihoen lehiaketako sariak banatu ziren ortziralean Beran

Aitor AROTZENA 2008ko abuztuaren 4a

Teresita San Miguel, sarituta suertatu den balkoietako batean. TTIPI TTAPA

Larun Haitzpe elkarteak antolatu du

Berako San Esteban bestak ofizialki larunbateko txupinazoarekin hasi baziren ere, aitzineko aste hondarrean eta ortziral honetan ere hainbat ekitaldi izan ziren. Ortziral arratsean, Imanol Zubieta Fash futbito txapelketaren azken partidak jokatu ziren eta irabazleek afari batean jaso zituzten beraien sariak.

Herriko balkoiak lau auzotan banatuak

Segidan, Larun Haitzpe Merkatarien elkartek lehen aldiz antolatu duen lorez apaindutako balkoi eta leiho lehiaketako sariak banatu zituzten Iamotenean. Jakina denez, herria lau auzo edo eremutan banatu dute lehiaketa honetarako eta auzo bakoitzak bere irabazlea izan zuen. Badirudi duela hogei bat urte arte egiten omen zen gisa honetako lehiaketaren bat Beran. Epaimahaia Goiko argazkidendako Martin Goikoetxeak, Ayla argazkidendako Bixente Goiak, Azalea loredendako Nuria Perezek eta udal ordezkari batek osatu dute.

Lau saridun

Segidan, Larun Haitzpe Merkatarien elkartek lehen aldiz antolatu duen lorez apaindutako balkoi eta leiho lehiaketako sariak banatu zituzten Iamotenean. Jakina denez, herria lau auzo edo eremutan banatu dute lehiaketa honetarako eta auzo bakoitzak bere irabazlea izan zuen. Badirudi duela hogei bat urte arte egiten omen zen gisa honetako lehiaketaren bat Beran. Epaimahaia Goiko argazkidendako Martin Goikoetxeak, Ayla argazkidendako Bixente Goiak, Azalea loredendako Nuria Perezek eta udal ordezkari batek osatu dute. Hauen arabera, Agerra inguruan Amaia Irastortzaren balkoia izan da dotoreena; Herriko Etxeko Plaza inguruan Teresita San Miguelen balkoia eta hantxe ikusi genuen Teresita bera, bertze lore bat bezala; Legia, Kanttonberri eta Eztegara inguruan Milagros Pikabearen balkoia saritu zuten eta Altzate eta Illekueta inguruan, irudietan ageri den Mari Jose Fagoagaren balkoia. Mari Jose Fagoaga bera kontent ageri zen sari hori irabazita eta beharbada sekretua Berako ura izanen dela aipatu zigu.

Bi lagunendako afaria eta argazkia enmarkatua

Mari Josek aipatu duen bezala, irabazleek bi lagunendako afaria eta bere balkoiaren argazkia enmarkatua jaso dute.
Sari banaketaren ondotik, ortziral arratsean kontzertua eskaini zuten. Dama taldeak, Pettik eta Inoren Ero Ni taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun