Berako San Esteban bestak abuztuaren 1etik 6ra ospatuko dira

ttipi-ttapa 2008ko uztailaren 31

Giro ederrean joanen dira aurten ere Berako bestak. TTIPI TTAPA

Ortziralean hasiko dira ekitaldiak baina larunbat eguerdian botako du txupinazoa Julen Zelaietak

Larunbat honetan, abuztuaren 2an, eguerdiko 12etan botako du Julen Zelaietak Berako San Esteban bestei hasiera emanen dien altxaferoa. Zelaietak Nafarroako bertsolari txapelketa irabazi du aurten eta horretaz gain, Berako Kultur Batzordeko ordezkari bezala ere ariko da suziria pizterakoan. Halere, larunbat eguerdia baino lehen, ortziralean izanen dira zenbait ekitaldi.
19:00etan Imanol Zubieta “Fash” FUTBITO Txapelketaren finala eta hirugarren posturako partida jokatuko dira. Ondotik afaria eta sari banaketa eginen da.
20:30 ean Larun Haitzpe Merkatarien elkarteak lehen aldiz antolatu duen lorez apaindutako leiho eta balkoi lehiaketako sari banaketa eginen da Jamotenean.
21:00etan txosnak idekiko dira, txalaparte eta bertsoekin.
23:00etan rock gaua hasiko da Altzaten. Dama eta talde sorpresa ariko dira eta gero, Petti eta Inoren Ero Ni.
Gauerditik goizaldeko 3etara Alkoholimetro postua paratuko du Askagintzak Altzateko Plazan Berako Udaleko drogen mendekotasunari aurre egiteko planaren barrenean. Negatibo ematen dutenei oparitxo bat ere emanen omen zaie.

Larunbatean txupinazoa

Larunbat goizean, altxaferoa baino lehen, goizeko 8:30ean zakur txapelketa jokatuko da San Huberto modaliatean Basilioko gainean.
Eguerdiko txupinazoaren ondotik, ezkil-jotzea ere izanen da eta aldi berean, ttikiendako goxokiak eskainiko dira. Ondotik erraldoi eta buruhandiak karrikaz karrika ibiliko dira, Izadi Txarangak eta Ezpelur gaiteroek lagunduta.
16:00etan Plater-tiroketa izanen da Foso modalitatean.
17:00etan Haurrentzako jokoak izanen dira Altzateko frontoian, Tombs Creatius-en eskutik. Ordu berean, Izadi txarangak San Jose Zahar Etxean joko du.
18:00etan Kukaña izanen da Illekuetan Izadi txarangarekin.
18:30ean aulki jokoak izanen dira txosnetan.
19:00etan Berako txistulariek kalejira eginen dute Illekuetatik San Esteban elizaraino.
20:00etan Gure Txokoa dantza taldeak jaialdia eskainiko du Eztegara pilotalekuan.
00:00etan Dantzaldia izanen da Lasha eta Triki ta Ke taldeekin Altzateko Plazan.

Igandean San Esteban eguna

Abuztuaren 3an, igandean, San Esteban egun handia ospatuko dute Beran.
9:30ean Argi soinuak izanen dira txistulari eta gaiteroekin.
10:30ean Udalbatza, txistulariak eta makil dantzariak, Berako bandera aitzinean dutela,
Herriko Etxetik San Esteban elizara abiatuko dira, Berako abesbatzak lagundurik emanen den Meza Nagusira.
Ondotik, makil dantza eta bordon dantza eskainiko dute dantzariek.
Segidan, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariak ariko dira kantari.
Arratsaldez, 17:00etan, Ezpelur gaiteroak ariko dira San Jose Zahar Etxean.
18:00etan Berako Aurreskua dantzatuko dute Herriko Etxeko plazan.
Ondotik, Berako bandak kontzertua eskainiko du bertan.
19:30ean TXIMELETA taldearekin dantzaldia izanen da.
20:00etan Euskal errepresaliatu politikoen aldeko elkartasun kalejira abiatuko da Mukixu zubitik eta senitartekoen omenaldi elkarretaratzea eginen da Altzateko Plazan.
21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Altzate karrikan. Ezpelur gaiteroen laguntzarekin fandangoa, arin-arina, larrain dantza eta bertze zenbait dantzatuko dira.
Gauerdian, su artifizialak botako dira Matzada futbol-zelaitik.
Gauerditik aitzinera, Tximeleta taldearekin dantzaldia izanen da eta honen atsedenaldian makil dantza herrikoiak txosnetan.

Astelehena haur eta gazteentzat aproposa

Abuztuaren 4an, astelehenean, goizeko 9etan IRATS trikitilariak Dornakun eta EZPELUR gaiteroak Zalain auzoan ibiliko dira.
10:30ean Plater-Tiroketa ianen da ehiza ibilaldia modalitatean. Ondotik, txistorra jatea denentzat.
11:00etatik 14:00etara Haurrentzako pottokak izanen dira Illekuetan.
11:30ean haur eta gazteentzat XXI. igeriketa txapelketa jokatuko da igerilekuetan.
13:00etan Kukaña izanen da Izadi txarangarekin.
14:00etan Gaztetxe bazkaria izanen daKaxerna Gaztetxean.
Arratsaldean, 18:00etan IRATS trikitilariek joko dute San Jose Zahar Etxean.
18:00etan Aspeko profesionalen arteko pilota partidak jokatuko dira eta partida nagusia maila handikoa izanen da: Titin III eta Goñi III, Irujo eta Laskurainen kontra. Aitzinetik, Larralde eta Arizmendi, Apezetxea eta Urberuagaren kontra ariko dira.
Ordu berean, Haurrentzako “Superplast” kale ikuskizuna eskainiko du Hortzmuga Teatro taldeak Altzateko plazan.
Ondotik, Haurrentzako apar besta eta trikitilariak izanen dira.
19:30ean migattuak izanen dira Herriko Etxeko plazan.
20:00etan bertso poteoa Irats taldeko trikitilariekin eta Iker Zubeldia, Jon Elizetxe eta Julen Zelaieta betrsolariekin.
21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Altzate karrikan Ezpelur gaiteroekin.
Gauerditik aitzinera dantzaldia izanen da TAPIA eta LETURIArekin.

Asteartea eta asteazkena, azken txanpa

Abuztuaren 5ean, asteartean, 9:00etan IRATS trikitilariak Suspelan eta EZPELUR gaiteroak Kaule auzoan ariko dira.
10:30ean Herriko pilotarien pilota partidak jokatuko dira.
Goizez eta arratsaldez puzgarriak izanen dira Altzateko pilotalekuan.
12:30ean Erraldoi eta buruhaundiak ibiliko dira Agerran.
13:00etan kukaña izanen da Illekuetan.
Arratsaldez, 17:00etan IZADI txarangak joko du San Jose Zahar Etxean.
18:00etan kukaña izanen da Illekuetan.
19:00etan MARMARA MUSIK dixie taldearekin kalejira eginen da Illekuetatik hasita.
19:30ean migattuak izanen dira Herriko Etxeko plazan.
21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Altzate karrikan eta ondotik suzko zezena.
Gauerditik aitzinera, HIP HOP GAUA izanen da Aritz Sound Systemen eskutik Altzateko Plazan: graffitiak, brak-dance, bertsolariak eta ondotik musika beltza.


Abuztuan 6an, asteazkenean, ospatuko dute San Esteban bestetako hondar eguna.
9:00etan IRATS trikitilariak eta EZPELUR gaiteroak Garaitarreta eta Suspel-ttiki auzoan ibiliko dira.
12:00etan migattuak aterako dira azken aldiz Herriko Etxeko plazan.
12:30ean erraldoi eta buruhandiek ere azken itzulia eginen dute Altzatetik Herriko Etxera.
14:30ean herri bazkaria izanen da Altzateko frontoian.
17:00etan Ezpelur gaiteroek joko dute San Jose Zahar Etxean.
Ondotik, kukaña izanen da Illekuetan.
19:00etan batukada izanen da Illekuetatik Mukixura.
21:00etan dantza herrikoiak izanen dira Altzate karrikan.
Ondotik, suzko zezena aterako da Altzate karrikan.
23:00etan JALISKO taldearekin dantzaldia hasiko da eta atsedenaldiak irrintzi lehiaketa eginen da txosnetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun