Titin eta Irujo aurrez aurre izanen dira Berako bestetako pilota partidan

TTIPI TTAPA 2008ko uztailaren 30a

Astelehen arratsaldeko 18:00etan hasiko da jaialdia

Berako San Esteban bestak begibistan ditugu eta dagoeneko egitaraua guztiz zehaztua dugu. Horren berri bihar emanen dugu, baina gaurkoan, abuztuaren 4an, astelehenean, Aspe enpresak Eztegara pilotalekuan antolatu duen pilota jaialdi bikainaren berri emanen dugu. Inaxio Errandoneak aipatu digunez, aspaldian ez zen Aspe arduratu Berako bestetako pilota jaialdiz. Aurten, profesionalen arteko partida bikainak antolatu dituzte.

Titin IIII eta Goñi IIII, Irujo eta Laskurainen kontra partida nagusian

Arratsaldeko 18:00etan hasiko den jaialdiko lehenbiziko partidan, Iñaki Larralde lesakarra eta Arizmendi, Jon Apezetxea goizuetarra eta Urberuagaren kontra ariko dira. Baina, dudarik gabe, partida nagusiak sortu du ikusminik handiena. Izan ere, Titin III eta Goñi III ariko dira, Martinez de Irujo eta Laskurainen kontra.

Sarrerak aitzinetik salgai 25 euroan

Ikusmin horri erantzuteko, astelehen arratsaldean Eztegara pilotalekuko lehiatilan 25 euroan salgai jarriko diren sarrerez gain, aitzinetik erosteko aukera ere izanen da prezio berean, Berako Agara prentsa dendan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun